

Introduction
Peio Irujo Elizalde (Biarritz, 1940 - Iruñea, 2008ko irailaren 7a) nafar politikari abertzalea izan zen, hasieran jelkide eta gero Eusko Alkartasunakoa. Manuel Irujo osaba eta Mikel Irujo semea izan zituen.
Erbestea
1940an jaio zen Eusko Jaurlaritzak Biarritzen zuen ospitalean gurasoek frankismotik ihes egin zutelako. Gero, familia Venezuelara joan zen eta bertan, 1965ean Arantzazu Ametzaga ezkondu zuen.
Venezuelan kazetari moduan lan egin zuen, "Txalupa" (Radio Euskadi) irratian eta beste hedabideetan. Venezuelan ere EAJn sartu zen.
Itzulera
1970eko hamarkadaren amaieran, Nafarroara itzuli eta Napar Buru Batzarreko presidente eta Euskadi Buru Batzarreko kide izanda. 1967ko Aberri Egunean parte hartu zuen.
1986an Eusko Alkartasuna sortu eta alderdi horretara pasa zen, 2003 eta 2007 artean burukide izanda.
Erreferentziak
- ↑ Iñaki Anasagasti. Ha fallecido Pello Irujo. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fallece Peio Irujo, dirigente del PNV en la Transición y expresidente de EA en Navarra» Diario de Navarra 2008-09-08.