Celina Ribechini
Basque historian and writer

Celina Ribechini

The basics
Quick facts
Intro
Basque historian and writer
Gender:
Female
Places:
Birth:
1923(Bilbao, Greater Bilbao, Biscay, Spain)
Death:
2018
Education:
University of Deusto
Biography menu
Menu

Jump to

Introduction Biografia Argitalpenak Erreferentziak Kanpo estekak
The details
Biography

Introduction

Marcelina Ribechini Plaza, gehienetan Celina Ribechini bezala aipatua (Bilbo, 1923 - 2018) historialari bizkaitarra izan zen.

Biografia

Bere familian atzerritik etorritako zenbait arbaso zituen: 1839an Von Harten birraitona Alemaniatik (Oldenburg, Saxonia Beherea), protestantea, Bilbon bizi ahal izateko San Anton elizan bataiatu behar izan zena; Ribechini aitona, berriz Italiatik (Pietrasanta, Toscana) etorria zen XIX. mende erdi aldean.

Gerra sasoian familia Iruñera aldatu zen, ustez denbora gutxirako; baina urteak eman zituzten bertan bizitzen. Bertan Marino Aierra apaizaren lana eta lekukotasun debekatuak ezagutu zituen. 1942an telefonista bezala lanean hasi zen, eta gero Abonatuen Zerbitzuko arduraduna izan zen; baina nagusiarekin ez zen konpontzen, eta Bilbora aldatzea eskatu zuen.

Lanarekin tartekatuz, Deustuko Unibertsitatean Geografia eta Historia ikasi zuen. Doktore-tesia 1992an aurkeztu zuen, jubilatu eta gero, Jose Agustin Ibañez de la Renteriari buruz; cum laude kalifikazioarekin, eta lanak argitaratzeari ekin zion. Zenbait hitzaldi ere eman zituen.

Bere azken argitalpena 2015ean egin zuen: ohi bezala, gai historikoa zuen, lehen atalean garai bakoitzeko prentsa eta dokumentuen analisian oinarrituz; baina bigarren zatia autobiografikoa zen.

2018 urtean hil zen.

Argitalpenak

  • 1993. La Ilustración en Vizcaya, el "lequeitiano" Ibáñez de la Rentería. Txertoa. (doktore-tesia)
  • 1993. Don José Agustín Ibañez de la Rentería un "ilustrado" en la historia de Vizcaya, su medio y entorno familiar.
  • 1995. Venturas y desventuras de un mercader en el Bilbao del XVIII (Ordeñana-Goienetxea, Ibañez de la Renteriaren aitonari buruz)
  • 1996. De la guerra de la Convención a la Zamacolada
  • 2003. Los Ordeñana-Goxenechea
  • 2007. El maestro de lenguas. Ttarttalo. (eleberri historikoa, Von Harten birraitonaren biografian oinarritua)
  • 2008. Desde Atxuri a Basurto, centenario del Hospital de Basurto 1908-2008.
  • 2015. Retazos y pinceladas. Historia en Euskalherria. 1931-1975

Erreferentziak

Kanpo estekak